Bideoa igotzen hasi aurretik zure burua Euskaltuben erregistratu behar duzu. Horretarako Euskaltubeko helbidera joan: http://www.euskaltube.comErregistratu-n sakatu eta agertuko zaizun galdetegia bete:
Ematen duzun posta helbidea zuzena izan behar du. Handik gutxira honelako mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan:
Zure kontua aktibatzeko goiko estekan klikatu behar duzu. Honela zure kontua aktibatuko duzu.
Orain bideoa igoko dugu. Gogoratu bideo bat igotzeko lehenengo erabiltzaile izena eta pasahitza ipini behar duzula. Horretarako Saioa hasi-n klikatu eta izena eta pasahitza idatzi. Normalean nabigatzaileak datu hauek gordetzen ditu eta ez da beharrezkoa aldiro hauek idaztea.
Gero menu hau agertuko zaizu. Oso argi dago atal bakoitza zertarako balio duen. Bideoa igotzeko Bideoa bidali aukeratu.
Hurrengo pantailan agertuko zara. Eskatzen diren datu guztiak bete. Eta HURRENGOA-n klikatu:
Orain bideoa non dagoen adierazi behar duzu. Arakatu, bideoa aukeratu eta gero upload (gora igo) botoia sakatu.
Pazientzia izan, normalean luze jotzen du honelako bideo bat igotzeak. Kafetxo bat hartzera joan bitartean edo aldizkari bat irakurri. Ez geratu pantailaren aurrean, denbora galtze hutsa da. Bideoa igota dagoenean mezu hau agertuko zaizu:
Hau seinale ona da. Zure bideoa igo da! Ikusi nahi izanez gero Nire bideoak atalera joan beharko duzu. Hor topatuko duzu igo berria duzun bideotxoa:
Bideoa igotzen hasi aurretik zure burua Euskaltuben erregistratu behar duzu. Horretarako Euskaltubeko helbidera joan: http://www.euskaltube.com Erregistratu-n sakatu eta agertuko zaizun galdetegia bete:
Ematen duzun posta helbidea zuzena izan behar du. Handik gutxira honelako mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan:
Zure kontua aktibatzeko goiko estekan klikatu behar duzu. Honela zure kontua aktibatuko duzu.
Orain bideoa igoko dugu. Gogoratu bideo bat igotzeko lehenengo erabiltzaile izena eta pasahitza ipini behar duzula. Horretarako Saioa hasi-n klikatu eta izena eta pasahitza idatzi. Normalean nabigatzaileak datu hauek gordetzen ditu eta ez da beharrezkoa aldiro hauek idaztea.
Gero menu hau agertuko zaizu. Oso argi dago atal bakoitza zertarako balio duen. Bideoa igotzeko Bideoa bidali aukeratu.
Hurrengo pantailan agertuko zara. Eskatzen diren datu guztiak bete. Eta HURRENGOA-n klikatu:
Orain bideoa non dagoen adierazi behar duzu. Arakatu, bideoa aukeratu eta gero upload (gora igo) botoia sakatu.
Pazientzia izan, normalean luze jotzen du honelako bideo bat igotzeak. Kafetxo bat hartzera joan bitartean edo aldizkari bat irakurri. Ez geratu pantailaren aurrean, denbora galtze hutsa da. Bideoa igota dagoenean mezu hau agertuko zaizu:
Hau seinale ona da. Zure bideoa igo da! Ikusi nahi izanez gero Nire bideoak atalera joan beharko duzu. Hor topatuko duzu igo berria duzun bideotxoa:
Ikusten duzunez ez da horren zaila kontua, ezta?
Nafarroako Ikastolen Elkartea 2008